zure hortz-haginen osasuna zaintzen dugu
Arkupe Hortz Klinika

Gauzak erraz jarri nahi dizkizugu. Behar izan ditzakezun tratamendu eta espezialitate guztiak ditugu zuretzat. Hemen bertan eta oraintxe.

Denak diferenteak gara. Beharrak, ez ditugu berdinak. Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Familia osoarentzako klinika gaituzu.

Zure konfiantza da axola zaiguna.Azken aurrerapenekin lan eginez lortzen dugu. Esperientzia eta teknologia gehituz zure nahiak beteko ditugu.

Zuretzat tratamendurik egokiena
Tratamenduak

Hortz Protesiak

Hortzak berriz jarri nahi ditugunean protesiak egiten ditugu. Protesiak sistema eta material desberdinetakoak izan daitezke.[...]

hortz protesiak

Hortzak berriz jarri nahi ditugunean protesiak egiten ditugu. Protesiak sistema eta material desberdinetakoak izan daitezke.

ELKAR ONDOKO HORTZEN ARTEKO ZUBI FINKOAK:
Zubiarentzat euskarri izango diren koroak jartzeko, ondoko hortzak moldatzen dira. Soluzio finkoa da, estetikoa, funtzionala eta jartzen erraza. Sano dauden hortzak zizelkatu beharra da arazo bakarra.

elkar ondoko hortzen arteko zubi finkoak

PROTESI PARTZIAL MUGIKORRA:
Falta diren hortzak, jarri eta kentzen den aparatu batek ordezkatzen ditu. Metal eta akriliko ezberdinetakoak izan daitezke.

protesi partzial mugigarria

INPLANTE GAINEKO PROTESIA:
Hezurrean jarritako inplanteek sustrai funtzioa dute. Inplanteei koroa, zubia edo beste estruktura zabalago bat lotzen zaio, torlojuz (tornillo) edota zementatuz.

inplantetan euskarritutako protesiak
hortz protesiak

Inplanteak

Galdutako hortzen sustraiak ordezkatzeko, hezurrean jartzen diren titaniozko euskarriak dira.[...]

hortz inplanteak

Galdutako hortzen sustraiak ordezkatzeko hezurrean jartzen diren titaniozko euskarriak dira.
Hortz baten galtzen dugunean aho guztiko oreka galtzen da. Ondorioz, ondoko hortzak mugitu egiten dira. Horrela, martxikatze funtzioa eta estetika gutxitu egingo dira.

hortz inplantea
hortz inplanteak

Endodontzia

Txantxarrak (kariesak) hortzaren pulpari eragiten dionean, pulpa hori tratatu behar da endodontzia eginez (nerbioa kendu). [...]

endodontzia

Txantxarrak (kariesak) hortzaren pulpari eragiten dionean, pulpa hori tratatu behar da endodontzia eginez (nerbioa kendu).

endodontzia
endodontzia

Periodontzia

Hortzen osasuna,funtzioa eta estetika mantentzeko, hortzaren inguruko ehunen (hezur, hortzoi...) prebentzio, diagnostiko eta tratamendua egiten dugu. [...]

periodontzia

Hortzen osasuna,funtzioa eta estetika mantentzeko, hortzaren inguruko ehunen (hezur, hortzoi...) prebentzio, diagnostiko eta tratamendua egiten dugu.
Aho garbitasun eskasak gingibitisa (entzien inflamazioa) edo periodontitisa (hezur galera hortzaren inguruan) ekar dezake. Hau guztia tratatu dezakegu, aho garbiketa soil batez edota hezur injertoen bidez.

periodontzia
periodontzia

Ortodontzia

Garezurra nola hazten doan, oklusioaren garapena nola doan eta hortz-aurpegiaren alterazioen azterketa egiten dugu.[...]

ortodontzia

Garezurra nola hazten doan, oklusioaren garapena nola doan eta hortz-aurpegiaren alterazioen azterketa egiten dugu.
Kasu bakoitzean tratamendu ezberdina da:

ORTODONTZIA GELDIARAZLEA:
Haurrekin prebentzioa ezinbestekoa da. Garaiz jarduteak konplikazioak ekiditen ditu haurraren garapenean. Horregatik, hortzen erupzioa, koska egiteko modua... kontrolatzea garrantzitsua da.

ortodontzia geldiarazlea

METALEZKO BRACKETS-AK:
Ortodontzia modu honek emaitza onak ditu. Haurrengan gehien erabiltzen dena da.

metalezko brackets

BRACKETS ESTETIKOAK:
Zuriak edo gardenak dira. Helduek konplexurik gabe eraman ditzaten jartzen dira.

brackets estetikoak

ORTODONTZIA IKUSTEZINA:
Ia ikustezina den ortodontzia da. Hainbat ortodontzia arazo tratatu daitezke: oker, pilatuak edo bananduak dauden hortzak zuzendu daitezke.

ortodoncia ikustezina
ortodontzia

Hortz estetika

Aho osasuntsua izanez gero irribarrea ere hobetu dezakegu zuriketa eginez, hortzoia hobetuz, txantxar eta haustura txikiak konpositez konponduz, karilak eta zeramikazko koroak jarriz [...]

hortz estetika

Aho osasuntsua izanez gero irribarrea ere hobetu dezakegu zuriketa eginez, hortzoia hobetuz, txantxar eta haustura txikiak konpositez konponduz, karilak eta zeramikazko koroak jarriz...

KARILAK:
Esmalteari gainetik jartzen zaizkion zeramikazko geruza finak dira. Hortzaren forma eta kolorea nahierara egokitu daitezke.

azalak

TXURIKETA:
Denboraren joanean eta beste arrazoi batzuk medio, hortzak ilundu egiten dira. Egoera hobetu dezakegu txuriketen bidez.

zuriketa

PERIODONTZIA ESTETIKOA:
Hortzoiak atzeratuak dituzten sustraiak estali daitezke eta hortzoiak modelatu daitezke.

periodontzi estetikoa

ORTODONTZIA:
Oker dauden hortzak zuzentzeko.

ortodontzi estetikoa
hortz estetika
Gure profesional taldea zure zerbitzura
Profesionalak
MAITANE ZUBIZARRETA
Odontologoa
IRMA MAGUREGUI
Odontologoa
MARIA CODESAL
Endodonzista
MAIDER GOROSTEGUI
Ortodonzista
SAIOA ARRIETA
Higienista
AINTZANE REZOLA
Higienista
REBEKA ALDAKUR
Administraria
Ezagut itzazu gure instalazioak
Instalazioak
Arkupe hortz klinikako instalazioak
Arkupe hortz klinikako instalazioak
Gure aholku eta berriak
Blog

Aho osasuntsua, gorputz osasuntsua

Zure aho-osasuna zaintzeak arrisku handiagoa duten gaixotasunak prebenitzen eta hobeto kontrolatzen lagun zaitzake. Bihotz eta odol zirkulazioaren gaixotasunek, erreuma arazoek, diabetes, erditze goiztiarrek eta arnas aparatuaren gaixotasun batzuk lotura izan ohi dute hortzoien osasunarekin. [...]

aho osasuntsua, gorputz osasuntsua

Zure aho-osasuna zaintzeak arrisku handiagoa duten gaixotasunak prebenitzen eta hobeto kontrolatzen lagun zaitzake. Bihotz eta odol zirkulazioaren gaixotasunek, erreuma arazoek, diabetes, erditze goiztiarrek eta arnas aparatuaren gaixotasun batzuk lotura izan ohi dute hortzoien(entzien) osasunarekin.

BIHOTZEKOAK:
Kaltetutako hortzoiak dituzten pertsonek bakterio kopuru gehiago dituzte ahoan, eta bakterio hauek odol-zirkulazioan sartzen dira eta arteriak kolapsatu ditzakete arazo neurologikoak, isuriak eta bihotzetakoak eraginez.

JAIOTZE GOIZTIARRAK:
Periodontitisa duten emakumeek erditze goiztiarra izan ditzaketela ikusi da. Hortzoietako infekzio kronikoa dutenek, gorputza erditzea abiarazteko sortzen dituen sustantzi antzekoak jariatzen dituzte.
Gaixotasun periodontalek (piorrea) pisu gutxiko jaiotze goiztiarrak edukitzeko arriskua sei bider haunditzen dituztela dioten ikerketak daude.

ERREUMA GAIXOTASUNAK:
Bakterio patogeno asko dituen aho bat artritis agerraldi ahulen eragile garrantzitsu bat da, eta baita beste erreuma prozesu batzuena ere.
Eta alderantziz, erreuma gaixotasunen lehen sintomak ahoan agertzen dira eta erraza suertatzen da hauen diagnosi goiztiarra egitea.

DIABETEA:
Gaixotasun periodontalak maizago eta aurreratuagoak izaten dira diabetikoengan. Bestalde, tratamendu periodontalak diabetikoen kontrol metabolikoa errazten du.

BIRIKETAKO GAIXOTASUNAK:
Bakterioak ahotik biriketara igaro daitezke; hala bada biriketan infekzioak sortu eta aurretiko gaixotasunak gaiztotu ditzakete.

aho osasuntsua, gorputz osasuntsua

Noiz hasi seme-alabei hortzak eskuilatzen?

Garbiketa ohitura egokiak hortzak atera orduko hasi behar du. Zapi leun batez egunean bi aldiz garbitu behar dizkiozu.[...]

noiz hasi seme-alabei hortzak eskuilatzen?

Garbiketa ohitura egokiak hortzak atera orduko hasi behar du. Zapi leun batez egunean bi aldiz garbitu behar dizkiozu.

0-2 URTE:
Jan ondoren, hortzak eta hortzoiak garbitzea komeni da, gaza bat, silikonazko titarea edo eskuila txiki bat erabiliz.

2 eta 3 URTE:
Fluor kontzentrazio baxua (500 parte/milioiko) duen hortzetako pasta erabili. Pasta gutxi, arroz ale bat adina soilik.

3-7 URTE:
Eskuila eta hortzetako haria erabiltzen ohitu behar ditugu, beti ere gure zaintzapean. Pasta fluorduna (1000 parte/milioiko).

7 URTETIK AURRERA:
Fluor gehiagoko pasta (1500 parte/milioiko).

noiz hasi seme-alabei hortzak eskuilatzen?

Zergatik estutzen ditut hortzak?

Depresio, antsietate, estresa eta antzeko egoera larritan gaudenean masailezurra estututzen dugu tentsioa jaisteko. Sarritan lo gaudela hortz-haginen karraskatze hori inkontzienteki egiten dugu egoera larriak arintzeko.[...]

zergatik estututzen ditut hortzak?

Depresio, antsietate, estresa eta antzeko egoera larritan gaudenean masailezurra estututzen dugu tentsioa jaisteko. Sarritan lo gaudela hortz-haginen karraskatze hori inkontzienteki egiten dugu egoera larriak arintzeko.

TRATATU AL DAITEKE?
Odontologoak gihar erlajaziorako ferula bat ipini dezake edo hortzen presioa banatzen duen plaka. Estresa ere kendu edo arindu daiteke psikologoek erabiltzen dituzten teknikekin. Badira ere yoga bezalako erlaxazio teknikak.

zergatik estututzen ditut hortzak?

Ahoaren zainketa prozesu onkologikoetan

Buruan eta lepoan erradioterapia jasotzera goazenean, arreta berezia jarri behar da hortzetan, hortzoietan, ahoan eta eztarrian. [...]

Cuidados de la boca en procesos oncológicos

Buruan eta lepoan erradioterapia jasotzera goazenean, arreta berezia jarri behar da hortzetan, hortzoietan, ahoan eta eztarrian.

BURU ETA LEPOKO ERRADIOTERAPIA ETA KIMIOTERAPIA AURREKO ZAINTZAK
Erradioterapia eta kimioterapia hasi baino 10 egun lehenago, dentistak pazientea ikustea komeni da, exodontzia, garbiketa eta obturazioak egiteko. Gainera, aho higiene egokia mantendu behar da.

KIMIOTERAPIA ETA ERRADIOTERAPIA TRATAMENDU BITARTEKO ZAINKETAK
Edozein tratamendu odontologiko behar izanez gero, lehenik onkologoari jakinarazi eta eguneraturiko analisia eskatu odontologoari eramateko, arazo larriak eragozteko.

Cuidados de la boca en procesos oncológicos
Jar zaitez gurekin harremanetan
Harremanak

Non aurki gaitzakezu?

ARKUPE HORTZ KLINIKA

Kontzejupe Plaza,7
20.180 Oiartzun (Gipuzkoa)


943 573 923


klinika@arkuperhortzklinika.com


ORDUTEGIA

Astelehenetik Ostegunera: 8:30-20.00

Ostirala: 8:30-16.00

Arkupe hortz klinikazure hortz klinika Oiartzunen

flecha para subir